Kosketako eskia

Eskiatzaile bat kosketako eskia praktikatzen
Eskiatzaile bat kosketako eskia praktikatzen

Kosketako eskia[1] eski akrobatiko modalitate bat da, non eskiatzaileek koskaz beteriko malda malkartsu bat jaitsi behar duten, biraketa teknika, abiadura eta aireko jauziak kontuan hartzen direlarik.[2] Nazioartean, Nazioarteko Eski Federazioaren (FIS bezala ezaguna, frantsesez Fédération Internationale de Ski) Munduko Eski Akrobatiko Txapelketan eta Neguko Olinpiar Jokoetan jokatzen da.

Koskak aldapa batean sortzen diren menditxoak dira, eskiatzaileek bira zorrotzak egitean elurra bultzatzen duten heinean sortzen joaten direnak. Hau era naturalean gertatzen da eskiatzaileak malda jaisten doazen heinean, baina artifizialki eraiki ahal dira baita ere. Eratu ondoren, koska hauek normalean handitzen joaten dira, eskiatzaileek aurrekoen bide bera erabili ohi dutelako eta are eta elur gehiago mugitzen joaten direlako. Kosken tartean, sakonuneak sortu ohi dira eta eskiatzaileak bertatik pasa ohi dira. Eskiatzea bata bestearen atzetik egiten diren birak izan ohi denez, koskak elkartzen joaten dira koska aldapa bat sortu arte.

  1. «Estilo liburua on Twitter» Twitter (Noiz kontsultatua: 2018-06-22).
  2. (Ingelesez) (pdf) [http://www.fis-ski.com/mm/Document/documentlibrary/FreestyleSkiing/04/21/06/newFreestyleSkiingJudgingandScoringHandbook2014v1.1English.pdf FIS FREESTYLE SKIING GENERAL RULES FOR SCORING. ] (Noiz kontsultatua: 2018-06-22).

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Nelliwinne