Kremailera-mekanismoa edo laratza bi engranaje dituen gailu mekaniko bat da, «Piñoia» eta «kremailera» izenekoak, eta errotazio-mugimendu bat mugimendu zuzenean bihurtzen du, edo alderantziz. «Piñoi» izeneko engranaje zirkularrak «kremailera» izeneko barra hortzdun batekin engranatzen du; hala, pinoiari aplikatutako biraketa batek kremaileraren desplazamendu lineala eragiten du.
Inguratzaileen profil pare bakoitzerako, engranaje konjugatuen sistema bat diseina daiteke. Kremaileraren oinarrizko kasuan, engranajeetako bat ertz zuzen hortzdun bat da, erradio infinitoarekin.[1]
Erreferentziako kremailera normalizatu motak erabiltzen dira hortzen xehetasunak eta horien neurriak zehazteko.[1]