Krestomatia

Krestomatia antologia mota bat da. Helburu didaktikoz egiten den idazki hautatuen bilduma, antologia.[1] Literatura genero honetan egile baten edo batzuen testuen zati onenak aukeratzen dira; izan daiteke baita ere garai baten edo genero baten pasarte onenak. Etimologikoki grezieratik dator: chrēstós —'baliagarri'— eta manthánō —'ikasi'—, hau da, ikasteko baliagarria. Beraz, bi esanahi izan ditzake hitz honek: egile edo gara baten literatura baloratzeko testuen bilduma edo, bestela, hzkuntza bat ikasteko pasarte bildumna.

  1. http://www1.euskadi.net/harluxet/hiztegia1.asp?sarrera=krestomatia

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Nelliwinne