Krimea | |||
---|---|---|---|
Автономная Республика Крым Автономна Республіка Крим Qırım Muhtar Cumhuriyeti | |||
Ereserkia: Krimearen ereserkia | |||
Goiburua: Процветание в единстве | |||
| |||
Crimea in Ukraine.svg | |||
Geografia | |||
Hiriburua eta hiri handiena | Simferopol 44°56′54″N 34°6′0″E | ||
Azalera | 26.100 | ||
Punturik altuena | Roman-Kosh (en) | ||
Kontinentea | Europa | ||
Mugakideak | Khersongo oblasta, Sebastopol, Krasnodar kraia, Itsaso Beltza eta Azoveko itsasoa | ||
Administrazioa | |||
Gobernu-sistema | Sistema parlamentario | ||
Legebiltzarra | Krimeako Kontseilu Gorena | ||
Demografia | |||
Biztanleria | 1.957.801 | ||
Dentsitatea | 75,07 bizt/km² | ||
Hizkuntza ofizialak | |||
Erabilitako hizkuntzak | ikusi
| ||
Historia | |||
Sorrera data: 1991ko otsailaren 12a | |||
Bestelako informazioa | |||
Aurrezenbakia | +380 | ||
Ordu eremua | ikusi
| ||
rada.crimea.ua |
Krimeako Errepublika Autonomoa[1] (errusieraz: Крым; ukraineraz: Крим; eta Krimeako tatareraz: Qırım) Ukrainako penintsula eta autonomia errepublika bat da. Errusiako zati izan eta gero, 1922an herrialde independentea izatera iritsi zen. Sobietar Batasunaren garaian, baina, Krimea lehenik Errusiako Sobietar Errepublika Sozialista Federatiboaren parte eta gero Ukrainako Sobietar Errepublika Sozialistaren parte bilakatu zen, eta 1991n Ukrainak independentzia lortzean haren parte bihurtu zen. 2014ko martxoaren 11n Krimeako Parlamentuak independentzia aldarrikatu zuen, berriz ere Errusiarekin bat egiteko asmoz.[2]
Ukrainaren hegoaldean dago, Itsaso Beltzaren iparraldeko ertzean. 26.200 km2 ditu, eta 2007an 1.973.185 biztanle zituen. Hiriburua Simferopol du, eta beste udalerri ezagunen artean Sebastopol dugu. Iparraldean estepa erdi elkorra dago (garia, artoa eta kotoia hazten dira), eta hegoaldean, berriz, mendi-basoa. Itsaso Beltzaren tropikopeko ertza turismogunea da. Krimeako industria nagusiak altzairugintza, mekanika, kimika industria dira.
Krimeako tatariarrak, 2001ean biztanleen % 12,1 ziren gutxiengo etniko bat,[3] Krimean sortu ziren Erdi Aroaren bukaeran, Krimeako khanerria sortu eta gero. Krimeako tatariarrak indarrez Erdialdeko Asiara kanporatu zituen Iosif Stalinen gobernuak. Sobietar Batasuna erori eta gero, Krimeako tatariarrak eskualdera itzultzen hasi ziren.[4] Ukrainako 2001eko biztanleria zentsuan, etniari dagokionez, Krimeako biztanleen % 58,5 ziren errusiarrak, eta % 24,4 ukrainarrak.[3]