Kripsia organismo batzuk, ezaugarri batzuei esker, beste animali batzuen aurrean oharkabean pasatzea ahalbidetzen dien fenomenoa da. Kontrako fenomenoari, aposematismo[1][2] deritzo, hau da, animaliak bere presentzia nabarmentzen duten ezaugarriak dituenean.
Kripsia hitza, grekoko “κρυπτος cryptos”-tik dator, eta ezkutatu esan nahi du. Kamuflaje hitzarekin nahasten den arren, zentzu zabalago bat hartzen du biologian. Kripsiak kamuflajeaz gain, mimetismoa, gautartasuna, lurpeko bizitza eta batesiar mimetismoa barne hartzen ditu. Aipatutako mekanismo horiek, ikusmenezkoak, usaimenezkoak edo entzumenezkoak izan daitezke.