Krisako gudua |
---|
Siziliar gerren parte bat |
Krisa |
 Greziar-punikoaren maskaren nahasketa.
|
Data | K.a. 392 |
---|
Lekua | Krisa ibaiaren ondoan, Sizilian |
---|
Emaitza | berdinketa; itun batez jarraitua |
---|
|
|
|
|
|
|
20.000 greziar 20.000 sikulo |
80.000 soldadu[1] |
---|
|
|
|
Krisako gudua K.a. 392an gertatu zen Siziliar gerren testuinguruan. Kartagotarren armadaren buruzagia Hanibal Magon zen, greziarrena, berriz, Dionisio I.a. Azken honek Agirisen (Agira sikuloen hiriko tiranoa) laguntza izan zuen. K.a. 393an, Dionisiok Hannibal Abazenon irabazi bazuen ere, ezin zuen kartagotarren indarra ahuldu Sizilian. Magon Kartagotik errefortzuak lortu bezain pronto, hasi zen Siziliaren erdialdeko sikulo hiriak erasotzen, Sirakusako aliatuak baitziren. Kartagotarrek ezarri zuten kanpamentua Krisa ibaira heltzean. Sikuloek kartagotarren hornidura-lerroak eraso eta mozten zituzten bitartean, greziar soldaduak matxinatu eta desertatu ziren, Dionisiok ez zuelako nahi zelai-gudurik. Hannibalek eta Dionisiok sinatutako bake-itunaren arabera, kartagotarrena zen Halikos ibaiaren mendebaldeko eskualdea eta Dionisiok sikuloen lurraldeen jabea izango zen. Bakeak K.a. 383 arte iraun zuen, Dionisiok kartagotarrak berriro eraso egin zituenean.
- ↑ DIODORO SIKULO: X. IV. 95