Kristin Scott Thomas (1960ko maiatzaren 24a, Redruth, Kornualles) ingeles aktore bat da. Haurtzaroa Dorset konderrian igaro zuen. Gaztetan Frantziara bizitzera joan eta gaur egun herrialde hartan bizi da; hortaz, frantsesez ere ederki asko mintzatzen da eta frantziar herrialdetasuna ere badu.
Antzeztu dituen film ospetsuenen artean honako haudek daude: Bitter Moon (1992), Four Weddings and a Funeral (1994), Mission: Impossible (1996), The English Patient (1996), The Horse Whisperer (1998) eta Random Hearts (1999).
1994. urtean Four Weddings and a Funeraleko antzezpenaren ondorioz, Emakumezko Aktore Onenaren BAFTA Saria irabazi zuen.