Kristoren Odola, kristau teologian, deboziozko objektua da, eta bi kontzepturi aplikatzen ahal zaio: batetik, Jesusek gurutzean isuritako odola bera izan daiteke, eta hura ustez gorde izan duten erlikiak gorde izan dira tradizioan; eta, bestetik, eukaristian presente dagoen odol sakramentala. Kristautasunaren adar batzuek Kristok gurutzean isuri zuen odol bera dela uste dute.
Eliza Katolikoak " transubstantziazio" terminoa erabiltzen du ogiaren eta ardoaren aldaketa Kristoren gorputzean eta odolean deskribatzeko, egiazki gertatzen den fenomenoa dela dio ortodoxia katolikoak.