Kromatina DNA eta proteinaz osatutako konplexua da eta zelulen genoma osatzen du. Zelularen nukleoan agertzen da eta zelula eukariotoen kromosomak osatzen ditu. Izan ere zelula bakoitzean 60.102 kopia daude.
Orduan kromatina heteroproteina bat da eta kondentsazioaren arabera bi forma desberdin aurkezten ditu: heterokromatina (kondentsatuta) eta eukromatina (ez kondentsatuta).
Kromatina osatzen duen proteina histona deritzo eta DNAren paketamenduan laguntzen du. Kromatina osatzeko DNA eta histona batzen dira eta 4 antolakuntza maila desberdinetan antolatzen dira azkenenan kromatina osatzeko: nukleosoma, solenoidea, kromosoma interfasikoak eta kromosoma mitotikoak.
Kromatina material genetikoaren informazioa biltzeaz gain, haren erreplikazioan eta transkipzioan parte hartzen du. [1]