Kronograma edo denbora-diagrama[1] seinale digital ezberdinen arteko denborazko harremana erakusten duen uhin digitalezko grafikoa da. Grafiko horretan seinale bakoitza besteen arabera aldatzen da.[2]
Kronograma batek edozein seinale kopuru erlazionatzen dezake, normalean horietariko bat clock edo erloju seinalea da (Denbora diagrama gehienek erloju seinale bakarra daukate). Denbora-diagrama bat aztertuz gero, seinale bakoitzaren egoera, maila altua edo maila baxua, ezagutu ahal izango da, zehaztutako edozein momentutan, eta seinaleetako bat aldatzen den unea instantzia gainerakoei dagokienez.