Kuboa - Hexaedro erregularra | |
---|---|
Taldea | Solido platonikoa |
Aurpegi kopurua | 6 |
Ertz kopurua | 12 |
Erpin kopurua | 8 |
Aurpegiak | Karratuak |
Ertzak erpineko | 3 |
Simetria-taldea | Oktaedrikoa (Oh) |
schläfli-sinboloa | {4,3} |
Angelu diedroa | 90° |
Poliedro duala | Oktaedroa |
Garapena |
Kuboa edo hexaedro erregularra sei aurpegi dituen poliedroa da. Sei aurpegi horiek berdinak dira, karratuak, hain zuzen. Ondorioz, kuboaren luzera, zabalera eta garaiera berdinak dira.
Kuboak sei aurpegi, zortzi erpin eta hamabi ertz ditu. [1] Horregatik, gainerako solido platonikoek bezala, poliedroetarako Eulerren erlazioa betetzen du, hau da,
Hainbat solido motaren adibidea da: solido platonikoa, poliedro erregularra, paraleloedroa eta zonoedroa.