Kukutxeztul | |
---|---|
Deskribapena | |
Mota | gaixotasun bakteriano komentsala Boredetella infekzioa |
Espezialitatea | infektologia |
Arrazoia(k) | Bordetella pertussis |
Sintoma(k) | errinorrea, sukarra, eztula, apnea, betealdia oka |
Patogenoaren transmisioa | aire bidezko kutsadura ttantta bidezko kutsadura |
Tratamendua | |
Erabil daitezkeen botikak | Eritromizina, demekloziklina, guaifenesina, Azitromizina eta Klaritromizina |
Identifikatzaileak | |
GNS-10 | A37 |
GNS-9 | 033 |
DiseasesDB | 1523 |
MedlinePlus | 001561 |
eMedicine | 001561 |
MeSH | D014917 |
Kukutxeztula[1] edo kukurruku eztula[2] arnas aparatuaren gaixotasun kutsakorra da, Bordetella pertussis eta Bordetella parapertussis bakterioek eragindakoa. Herrialde garatuetan kontrolpean dagoen gaitza da, txertaketa masiboari esker. Etengabeko eztul bortitza da kukutxeztularen sintomarik nabarmenena.
Gaitza edozein adinetan ager daiteke, baina ohikoagoa da umeen artean. 1950eko hamarkadan azaldutako txertoarekin umeak babestuta geratu ziren infekzioaren aurrean. Azken urteotan, baina, Europako hainbat lurraldetan gaixoen adina aldatu da, eta orain gazte eta helduen artean gertatzen ari dira lehen baino kasu gehiago. Euskal Herrian aitortu beharreko gaitza dugu (5 kasu jakinezari ziren E.A.E-an 2005. urtean, eta 15 kasu 2004an).