Kultura politikoa sistema politikoko jardun, eragin eta partaidetza pertsonalen ikuspegien, baloreen, jarreren eta gaitasunen adierazle gisa ulertzen da[1]. Horrek erabaki politikoak hartu eta horiek justifikatzen dituzten oinarriak zehazten ditu. Kultura politikoak hainbat elementu ditu, hala nola erlijioa, historia, ekonomia eta antropologia eta hauek giza jarrera, balio eta eraginak definitzen dituzte. Autore desberdinek kultura politikoaren inguruko ikuspuntu eta ezaugarri desberdinak eman dituzte. Kultura politikoa, kontzeptu bezala, 60ko hamarkadatik erabiltzen da, hasiera batean behintzat, marxismoak proposatzen zuen modelo politikoaren altenatiba gisa.[2]
María Eugenia Vázquez Semadenik honela definitzen du kultura politikoa: "gizabanakoek zein taldeek boterearekin duten harremana artikulatzeko, beren eskaera politikoak lantzeko eta jokoan jartzeko erabiltzen duten diskurtso eta praktika sinbolikoen multzoa".[3]