Kulturartekotasuna identitate kultural desberdinak dituzten pertsona edo taldeen arteko elkarrekintza zein komunikazio prozesuari deitzen zaio, zeinetan pertsona edo talde konkretu horien ideia eta ekintzak ezin diren gainontzekoen gainetik egon. Desberdintasun horiek ez egoteak pertsonen arteko elkarrizketa eta adostasuna dakar, horrekin batera integrazioa eta kultura ezberdinen arteko bizikidetza aberasgarria sortuz.
Kulturartekotasuneko harremanak dibertsitatearen errespetuan eta elkarrekiko aberastasunean oinarritzen dira. Hala ere, horrek ez du esan nahi ez direla arazoak emango; baizik eta, horiek eman arren, errespetuaren, komunikaziorako horizontaltasun testuinguruen sorkuntzaren, elkarrizketaren, elkarrekiko entzuketaren, informazioaren sarbide bidezko eta egokiaren, adostasunaren bilaketaren eta sinergiaren bitartez konpondu daitezkela.
Kulturartekotasuna ez da bakarrik geografikoki ematen den elkarrekintza, baizik eta desberdintasunak ematen diren egoera bakoitzean dago. Kontuan izan behar da kontzeptu honi hainbat faktorek eragiten diotela; hala nola, kulturaren interpretazio desberdinak, komunikazio oztopoak, estatuko politiken gabeziak, hierarki sozialak eta desberdintasun ekonomikoak. Gainera, ikusten den perspektibaren arabera, era batera edo bestera uler daiteke. Adibidez, etikatik aztertzen bada kontzeptua ikus daiteke nola balore sozialen sustraitzean dibertsitatearen errespetutik egiten duela, non pertsona edo talde bakoitzak nahi duen bezalakoa izateko eskubidea dauka. Etikak gizarte demokratikoak, integratzaileak eta harmonikoak eraikitzeko baloreak irakasten ditu.