![]() Kumuluninboa Oklahoman. Euri-jasa eskuinean. | |
Altitudea: | 600 m eta 15 km artean |
---|---|
Prezipitazioa: | Erauntsi handiak, batzuetan kazkabarra. |
Laburdura: | Cb |
Ikurra: | ![]() ![]() |
Kumuluninboak (latinetik: cumulus, "pila", eta nimbus, "euria") oso garapen bertikal handia duten ekaitz hodeiak dira. Oinarria 2.000 metrotik behera izaten da eta gainaldea 15 edo 20 kmko altitudean egon daiteke. Oinarri iluna daukate eta erauntsi mardulak, maiz kazkabarrarekin, eta ekaitz elektrikoak eragiten dituzte.