Kutubiyya

Kutubiyya
جامع الكتبية
Marrakexeko medina
Kokapena
Herrialdea Maroko
EskualdeaMarrakex-Safi
PrefekturaMarrakesh Prefecture
HiriaMarrakex
Koordenatuak31°37′27″N 7°59′37″W / 31.624124°N 7.993541°W / 31.624124; -7.993541
Map
Historia eta erabilera
Irekiera1147
Erlijioaislama
Arkitektura
Estiloaarkitektura moriskoa
Marokoko arkitektura
Dimentsioak68 (altuera) m
Ondarea

Kutubiyya, Kutubia, Koutoubia edo Kutubiya meskita (arabieraz: جامع الكتبية‎), Marokoko Marrakex hiriko monumenturik esanguratsuenetakoa da. Bere minaretea, Sevillako meskitako Giralda ospetsuaren eta Rabateko meskitako Hasan Dorrearen eredua da.

Yamaa el Fna plazaren hego-mendebaldean kokatua, Mohammed V.a etorbidearen ondoan, Kutubiyya, 69 metroko altuera duen bere minarete edo alminarragatik nabarmentzen da, hiriko eraikinik garaiena dena. Meskitaren izenak, literalki liburu saltzaileena esan nahi duena (kutub hitzak, liburua esan nahi du arabieraz), bere inguruan zegoen liburu saltzaileen azokari erreferentzia egiten dio, ehun postutik gora zeudelarik.

Ibn Battuta musulman bidaiari ospetsuak, 1352an, honela deskribatzen du:

« Meskita handiak daude, bere aljama bezala, Kutubiyyin bezala ezaguna, alminar handi eta erraldoi bat duena, bertara igo nintzena, begien aurrean, hiri osoa ikusgai nuela. »

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Nelliwinne