Kwajaleingo gudua | |
---|---|
![]() | |
Mota | gudu |
Honen parte da | Gilbert and Marshall Islands Campaign (en) ![]() |
Denbora-tarte | 1944ko urtarrilaren 31 - 1944ko otsailaren 3a |
Kokaleku | Kwajalein atoloia |
Parte-hartzaileak | |
Kwajaleingo gudua Bigarren Mundu Gerran gertatu zen, eta Pazifikoko Gerraren parte izan zen. 1944ko urtarrilaren 31tik otsailaren 3ra bitartean borrokatu zen Marshall Uharteetako izen bereko atoloian . Borroka hau Eniwetok atoloia konkistatu aurretik egin zuten indar amerikarrek; Kwajalein munduko koralezko atoloi handiena da ur itxien azaleraren arabera, 97 uharte eta 6,33. km²-ko hedadurarekin (baturan).
Guduan parte hartutako marine estatubatuarren artean, euskal jatorriko soldaduak izan ziren. Lawrence Erburu Laugarren Dibisioko 24. erregimentuko L konpainiakoa onik irten zen Kwajaleindik, baina hurrengo egokitu zitzaion Saipango guduan hil zen. Federico Clavería fotokazetari militar gisa aritu zen gudu honetan eta beste batzuetan, eta Gerra bizirik gainditu zuen.[1]