Lafayette Ronald Hubbard, L. Ron Hubbard bezala ere ezaguna (Tilden, Nebraska, 1911ko martxoaren 13a - Creston, Kalifornia, 1986ko urtarrilaren 24a) zientzia fikziozko lanen idazle estatubatuarra izan zen.
Gaur egun, ordea, 1950ean "Dianetika" garatu izanagatik da ezaguna, "garapen pertsonaleko teknika" gisa deskribatu zuen metodoa. Eta, batez ere, "Zientologia"-ren sortzailea izateagatik, lehen filosofia laiko gisa aurkeztu zuen mugimendua, baina 1953ko abenduan erlijio gisa deklaratu zuena. Handik aurrera mundu osoko erakunde garrantzitsu bihurtu zenaren hazkuntza gainbegiratzen aritu zen, bere bizitzaren amaieran zientzia-fikzioa idaztera itzuli aurretik.