La, la, la | |
---|---|
Massielen, Massielen eta Joan Manuel Serraten musika-lana | |
Egilea(k) | Massiel, Massiel eta Joan Manuel Serrat |
Argitaratze-data | 1968 |
Izenburua | La, la, la |
Jatorrizko herrialdea | Espainia |
Banatze bidea | binilozko disko |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | pop musika |
Hizkuntza | gaztelania eta katalana |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Ramón Arcusa Manuel de la Calva |
![]() ![]() |
La, la, la Londresko Royal Albert Hallen 1968ko apirilak 6an ospatu zen 1968ko Eurovision Kantu Jaialdia irabazi zuen abestia izan zen. Dúo Dinámico bezala ezagutuak diren Manuel de la Calvak eta Ramón Arcusak sortu zuten kantu hau. Hasiera batean, Joan Manuel Serratek kantatu behar zuen Eurovision Jaialdian, baina, azken unean, kantu hau katalanez kantatu nahi zuela esan zuen. Ondorioz, une horretan 18 urte zituen eta Mexiko aldean zebilen Massieli eskatu zioten kantu hau Eurovision jaialdian kantatzeko, kantua ikasi, zenbait hizkuntzatan grabatu eta jaialdian kantatzeko bi aste baino izan ez zituelarik.