La Cagoule | |
---|---|
Datuak | |
Mota | erakunde armatua eta erakunde terrorista |
Herrialdea | Frantzia |
Kokapen politikoa | Eskuin-mutur |
La Cagoule (euskaraz: «Borrero txanoa») frantziar eskuin muturreko taldea izan zen, prentsak horrela izendatua baina ofizialki Comité Secret d´Action Révolucionnaire (C.S.A.R.). 1935etik aurrera, Frantziako Errepublikaren eta faxismoaren kontrako militanteen aurkako bortxazko ekintza ugari egin zuen. Nazien inbasioaren ondoren talde honetako kide gehienak Vichyko gobernuaren lankide izan ziren.