La gazza ladra | |
---|---|
![]() | |
Jatorria | |
Sorrera-urtea | 1817 |
Argitaratze-data | 1819 |
Estreinaldi-data | 1817ko maiatzaren 31 |
Izenburua | La gazza ladra eta Straka zlodějka |
Jatorrizko herrialdea | Italia |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | opera semiseria (en) ![]() |
Hizkuntza | italiera |
Zatiak | 2 ekitaldi eta 3 ekitaldi |
Egile-eskubideak | jabetza publiko eta jabetza publiko |
Libretista | Giovanni Gherardini |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Gioacchino Rossini |
Fikzioa | |
ikusi
| |
![]() ![]() |
La gazza ladra Gioachino Rossiniren bi ekitalditan banatutako melodrama edo opera semiseria da. Libretoa Giovanni Gherardinik idatzia da, Théodore Baudouin d'Aubigny eta Louis-Charles Caigniezen La pie voleuse-n oinarritua. Oberturagatik da gehienbat ezaguna opera, nabarmena den kaxaren erabileragatik besteak beste. Rossiniren oberturako atal honek operaren gai nagusia gogorarazten du: mika azkar eta lapurra.
Rossinik azkar konposatzen zuen, eta La gazza ladra ez zen salbuespena izan. XIX. mendeko biografia batek dioenez, lehen emanaldiko zuzendariak La Scalaren goiko aldeko gela batean sartu zuen konposatzailea estreinaldiaren aurreko egunean, operaren obertura amaitugabea osatzeko asmoz. Lau tramoiariren zaintzapean zegoen; horien lana, leihoaren bidez, amaitutako orri bakoitza kopistari pasatzea zen.