La Recoleta hilerria | |
---|---|
Cementerio de la Recoleta | |
Kokapena | |
Estatu burujabe | Argentina |
Argentinako hiri | Buenos Aires |
Koordenatuak | 34°35′17″S 58°23′35″W / 34.588055555556°S 58.393055555556°W |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | 1822 |
Inaugurazioa | 1822ko azaroaren 17a |
Arkitektura | |
Arkitektoa | Próspero Catelin (en) |
Estiloa | arkitektura modernista |
Recoleta hilerria Argentinako Buenos Aires hiriko hilerri ospetsua da. Recoleta auzo ospetsuan dago eta herrialdeko pertsonaia ospetsu askoren hilobiak daude. 1822ko azaroaren 17an inauguratu zen, Martín Rodríguez brigadier jeneralaren gobernuan, Bernardino Rivadavia Gobernuko ministro zela. Horrela, hiriko lehen hilerri publikoa bihurtu zen. Prospero Catelin-ek diseinatu zuen, eta gobernuak lursailak gorde zituen estatu nazionalaren eraketan pertsonaia ospetsuentzat. 1880an, Torcuato de Alvear — Buenos Aires hiriko lehen intendentea — Juan Antonio Buschiazzo arkitektoari enkargatu zion hilerria eraberritzea. Adreiluzko hormaz inguratu, bere kaleak zolatu eta sarrera neoklasikoa eraiki zuten.
Hiriko erakargarritasun turistiko ezagunenetakoa da, famatua bere marmolez eta eskulturaz apaindutako mausoleo eta sekulako ganga ugariengatik. Bere balio arkitektonikoa Argentina XIX. mendearen amaieran potentzia ekonomikoa sortzen ari zen garaiko lagina da, eta hiriko familia aberatsenak Recoleta eremura joaten eta hilerrian panteoi bikainak eraikitzen hasi ziren. Bertako mausoleo eta ganga asko arkitekto garrantzitsuen lanak dira eta 90 baino gehiago Monumentu Historiko Nazional izendatu dituzte. Hilerria bera Museo Historiko Nazionaltzat jotzen da 1946az geroztik.