La bemol maior

La bemol maior

Musika
Notak
la♭, si♭, do, re♭, mi♭, fa, sol, la♭

La bemol maior (La♭M "latindar" notazioan, edo A♭ bemol "germaniar" notazioan ere) eskala maiorrek la notatik aurrera duen tonalitatea da.[1] Horrela, hauek dira eskala osatzen duten notak: la♭, si♭, do, re♭, mi♭, fa i sol. Bere armadurak lau bemol ditu (si, mi, la, re). Tonalitate erlatibo minorra fa minor tonalitatea da, eta tonalitate homonimoa la bemol minor tonalitatea da. Bere baliokide enharmonikoa sol sostenitu major da.

Escala de La bemoll major
La bemol maiorreko eskala

Bake eta baretasun sentsazioa sortzen duela esaten da tonalitate honetaz, eta Franz Schubertek asko erabili zuen. Frédéric Chopinen pianorako 24 lan daude la bemol maiorren, eta konpositoreak gehien erabili zuen tonalitatea izan zen.

Beethovenek la bemol maiorra aukeratzen zuen tonalitate hau mugimendu motel batentzat do minor tonalitateko bati jarraipena ema behar bazion. Praktika hau Anton Brucknerrek imitatu zuen do minorreko bere lehen bi sinfonietan, eta Antonin Dvodvakek ere egin zuen bere sinfonia bakarrean, Sinfonia do minorrean.

La bemol maiorra XVIII. mendeko orkestra-lanetan erdiko tonalitate moduan aukeratu ez zenez, tonalitate horretako pasarteek edo mugimenduek aurreko mugimenduko tinbalen afinazioak zituzten. Adibidez, Beethovenen 5. Sinfoniak, lehen mugimenduan, tinbalak do eta sol notetan afinatuta ditu. Eskuz afinatutako tinbale haikin ez zegoen denborarik berriro la bemolean eta ni bemolean afinatzeko bigarren mugimendurako. Brucknerren 1. Sinfonian, baina, tinbalak berriz afinatzen dira, lehen mugimenduan do minorrean, eta bigarrenean, la bemol maiorrean.

The Star-Spangled Banner-ek la bemol maior tonalitatean eginiko moldaketa asko daude, eta abeslari profesionalengandik la bemol maior edo si bemol maiorrean kantatzea espero da entzunaldietan.

Edward Elgarren 1. Sinfonia, orkestra-errepertorio estandarrean tonalitate horretan dagoen sinfonia bakarra da. La bemol maior Domenico Scarlattik teklaturako sonatetan erabili zuen bemol gehien duen tonalitatea da, nahiz eta bi aldiz bakarrik erabili zuen. Bai Felix Mendelssohnek bai John Fieldek pianorako kontzertu bana idatzi zuten la bemol Maiorren (Mendelssohnena bi pianorako da); hauek tronpak eta tronpetak mi bemolean afinatuta dituzte. Sinestesian, kolore morea irudikatzeko erabiltzen da.

  1. Escala mayor de La bemol (Lab). .

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Nelliwinne