Laba-hodiak[1], edo hodi bolkanikoak, sumendiek sortutako leizeak dira, laba koladetan, jarduera erreogenetikoak irauten duen bitartean eginak. Normalean, tunel formakoak dira eta oso kobazulo mota arrunta da, laba-isurketa gehienetan ohikoa baita leizeak sortzea. Beste planetetan ere ematen dira; horrela Ilargian, Marten eta Venusen hodi bolkanikoak daudela dokumentatu da.[2]