Labana

Suitzar labana.
Labana-giltzatako txikia.
Tximeletazko labanak, zenbait posiziotan, itxitako egoeratik irekitakora.
Bizargin labana.

Labana bere orria kirtenaren barnean toles daitekeen aiztoa da bereziki[1], nahiz eta aizto edo ganibet soila izendatzeko ere erabiltzen den[1][2]. Kirtenera lotzen duen ardatz baten inguruan mugitzen da orria, ahoa horretarako prestatuko ildo baten barnean gordeta gera dadin. Zenbait labanak luzetara mugitzen den orria dute, kirtenetik kanpora eta barrura. Aizto tolesgarri itxi batean, kirtenak ez du ahoa erabat babesten, eta, horretarako, zorro baten beharra dago eramateko.

  1. a b Labana Euskaltzaindiaren hiztegian (kontsulta: 2020-12-12)
  2. Labana Euskaltzaindiaren Euskararen Herri Hizkeren Atlasa

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Nelliwinne