Laburpengintza automatikoa

Laburpengintza automatikoa ordenagailu programa baten bitartez testu baten bertsio laburtua sortzean datza. Prozesu honetan eskuratutako emaitzak jatorrizko testuaren informazio garrantzitsuena mantendu behar du.

Gaur egun dugun informazio kopuru handiak ezinbesteko bihurtu ditu laburpenak. Hori dela eta, garrantzi handiko ikerketa arlo bilakatu da laburpengintza automatikoa. Laburpengintza baliatzen duen adibide bezala Googleren bilatzailea dugu.

Laburpenetan koherentzia mantendu eta oinarrizko informazioa ez galtzeko hainbat aldagai izan behar dira kontuan; hala nola, testuaren luzera, idazketa modua eta sintaxia.


From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Nelliwinne