Laguntza:Adierazpen sinboliko fisiko-matematikoak idazteko gida

Gida labur hau prestaturik dago Wikipediako artikuluetan ageri diren adierazpen sinboliko fisiko-matematikoak ISO arauak betez idazteko, betiere Wikipediako editore matematikoa nolakoa den kontuan harturik.

Izatez, Wikipediarako editoreak  LaTeX sistema erabiltzen du. Formula matematikoak txertatzean, lehenik leiho bat ireki behar da. Leiho horretan, lehenik, testu arruntez baina forma kodetuan idazten da, eta gero, editoreak konpilatu egiten du testu hori, formularen irudia konposatuz eta sortuz, arau ortotipografikoak betez. Horrela, ISO arauetan zehazturik dagoen tipografiaz argitaratuko dira sinbolo, formula eta ekuazioak.


From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Nelliwinne