Lambda fago | |
---|---|
![]() | |
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Heunggongvirae |
Filuma | Uroviricota (en) ![]() |
Klasea | Caudoviricetes (en) ![]() |
Ordena | Caudovirales |
Familia | Siphoviridae |
Generoa | Lambdalikevirus |
Espeziea | Enterobacteria phage lambda [[|]] |
Datu orokorrak | |
Aurkitzailea | Esther Lederberg |
Lambda fagoa (λ fagoa) Escherichia coli bakterioa infektatzen duen birusa da, Esther Lederberg mikrobiologo estatubatuarrak 1950ean aurkitua. Kate bikoitzeko DNA du eta ziklo lisogenikoa zein litikoa buru dezake E. Coli infektatzerakoan.
64 nm-ko diametrokoko buru ikosaedrikoa du, eta simetria helikoidaleko buztana, 150 nm-ko luzeera duena [1]
Bere genoma harizpi bikoitzeko DNA lineala da. DNA lineal hori bakterio infektatuaren barruan zirkularizatu egiten da.
Infekzioa bakteriofagoa E. Coliren zelula-horma ainguratzen denean hasten da. Bere DNA bakterioaren zitoplasman sartzen du (modu linealean), baina barruan dagoenean zirkularizatu egiten da, bere bi muturrak lotuz. Gero, DNA horrek bakterioaren tresneria zelularra erabiltzen du proteina birikoak sortzeko.
Ziklo lisogenikoa jarraitzen badu, DNA birikoak sortzen duen lehenengo proteinetako bat proteina errepresorea da. Proteina honek lambdak kodetzen duen beste proteina askoren sintesia inhibitzen du, ziklo litikoari bidea moztuz [2]
Gero, lambdaren material genetikoa E. Coliren kromosoman integratzen da, eta bertan profago moduan dirau. Fagoaren gene gehienak ez dira aktibatzen, proteina errepresoreak beren adierazpena inhibitzen duelako. Profagoa kromosoma bakteriarrarekin batera erreplikatzen da, eta beraz bakterioaren ondorengoetara pasatzen da.
Lisogenian dagoen lambda fagoa (profago moduan) sor egoeran jarraitzen du harik eta kanpoko eragile batzuek (argi ultramoreak, hainbat konposatu kimikok...) edo bakterioak estresaren ondorioz abian jartzen duen mekanismo batek (SOS erantzunak) proteina errepresorea inaktibatzen duten. Bakteriofagoa, orduan, ziklo litikora pasatzen da.
Lambda fagoak hasieratik ziklo litikoa jarraitzen duenean, bere DNA ez da bakterioaren kromosoman integratzen eta ez du proteina errepresorea sortzen. Horren ordez, DNA birikoak RNA mezularira transkribitzen da eta proteina birikoak sortzen ditu. Azkenik, bakterioaren barruan sortutako fago berriek Escherichia coliren zelula-horma puskatu eta kanpora irtetzen dira.