Lambic | |
---|---|
Jatorria | Belgika |
Legamia mota | Hartzidura espontaneoa |
Alkohol-graduazioa | %2–8 |
Kolorea | Hori argitik urre-kolore bizira. Gorria fruituekin egiten denean. |
Malta portzentajea | %66 |
Lambic garagardo mota bat da, nagusiki Bruselan eta haren inguruko eskualdean ekoizten dena. Berezko hartziduraren bidez egiten da, alegia, inguruneko eguratsean dauden legamiek eragiten dute hartzitzea.[1] Arrazoi horregatik, zapore garratz nabarmena du. 86 mikroorganismo baino gehiago identifikatu dira lambic garagardoan, horien artean Brettanomyces bruxellensis eta Brettanomyces lambicus.