Lamiako | |
---|---|
![]() | |
![]() | |
![]() | |
Kokapena | |
Herrialdea | ![]() |
Udalerria | Leioa |
Geografia | |
Koordenatuak | 43°19′12″N 3°00′10″W / 43.31997°N 3.00275°W |
Lamiako Leioako (Bizkaia) auzoa da, Lamiako-Txopoeta barrutiaren parte dena eta herriko beheko aldean dagoena, Areetako (Getxo) mugan. Auzoaren izenaren sorburua lamina + -ko atzizki txikigarria dela uste da (eta ez leku-genitibo atzizkia).
Padura eremua izan zen antzina, azkenean ibarra lehorturik geldituz eta bertara jendea bizitzera joanez. Oraindik ere, aitzinekoko padura ez baina hezegune bat geratzen da eta Lamiakoko padura deitzen zaio.[1]
Lamina txiki baten estatua topa daiteke Lamiakoko metro geltokiaren alde batean eta metro geltokiaren beste aldean Bilboko Athletic futbol taldearen omenez eraikitako plaza dago. Ingurukoek esaten dute inguru horietan hasi zirela XIX. mendearen bukaera aldera, lehen aldiz Iberiar penintsulan, futbolean ibiltzen gizonezko batzuk.