Lamiako | ||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Lineak | ||||||||
| ||||||||
Kokapena | ||||||||
Helbidea | Langileria kalea, 1; 48940 | |||||||
Udalerria | Leioa, Bizkaia | |||||||
Geltokiaren datuak | ||||||||
Kodea | LAM | |||||||
Gunea | 2. gunea | |||||||
Irekiera | 1995ko azaroaren 11 | |||||||
Bidaiariak | 306.292 (2017)[1] | |||||||
Irisgarria | ||||||||
Zerbitzuak | ||||||||
Aldageltokia | ||||||||
Nasak | 2 | |||||||
Trenbideak | 2 | |||||||
Jabea | Euskal Trenbide Sarea Bizkaiko Garraio Partzuergoa | |||||||
Eragilea | Metro Bilbao | |||||||
Garraio zerbitzuak | ||||||||
Metroa | L1Etxebarri - Plentzia | |||||||
Bizkaibus | A2161 Bizkaia Zubia - EHU A3472 Getxo - Gurutzeta (Areetatik) | |||||||
Leioabus | A2171 Txorierri - Bizkaia Zubia | |||||||
Bestelakoak | |
Lamiako Bilboko metroaren 1. lineari dagokion lurgaineko geltokia da, Leioako izen bereko auzoan kokatuta dagoena. 1995ko azaroaren 11n ireki zen eta Bizkaiko Garraio Partzuergoaren 2. tarifa-gunean dago.
Metroa ireki aurretik, Lamiako izeneko geltokia Euskotrenek ustiatzen zuen Bilbo-Plentzia trenbidearen parte zen. Metroak trenbide hori bereganatu zuenean, IMEBISA enpresa publikoak geltoki zaharraren eraikina eraitsi eta geltoki berria eraiki zuen, aintzinakoaren tokitik hurbil.
Geltokia kaleko kotan dago, eta nasa aldaketa egiteko trenbideak gainetik gurutzatzen dituen pasabidea zeharkatu behar da, eskaileraz eta igogailuz hornituta dagoena. Geltokiaren kanpoaldean doako aparkalekua dago eta 2018ko irailaren 20tik Txorierriko igogailua eraikitzen ari da, Lamiako eta Txorierri auzoak elkarlotzeko.[2] Igogailua lanak hasi eta 9 hilabeteko epean martxan jartzea aurreikusten da. Hala, 2019ko udan irekiko da.[3] 2019ko otsailaren 25ean Txorierriko igogailuaren parean Metro geltokira sarbide berri bat eraikiko dela adierazi zuten Bizkaiko Garraio Partzuergoak eta Leioako Udalak.[4]