Bideo hau Ikusgela proiektuaren parte da. Bideoak dituzten artikulu guztiak ikus ditzakezu hemen klik eginez gero.Nola iristen dira espezie inbaditzaileak ekosistema berrietara?Panpa-lezka edo Panpa belarra (Cortaderia selloana), Euskal Herrian ugaritu den LAI espeziea.
Landare inbaditzaileak edo landare arrotz inbaditzaileak (LAI) ingurunekoak bertakoak ez diren landareak dira, gizakiak nahita edo nahi gabe bertakotuak, ingurune berrian garapen handia izan dutenak, bertako espezieak eta oreka ekologikoa arriskuan jartzeraino.