Lantegi Nazionalak (frantsesez: ateliers nationaux) Frantziako Bigarren Errepublikan Parisko langabetu orori lana eskaintzeaz arduratzen zen estatu-erakundea zen. Frantziar Estatuak Lantegi Nazionalean zeuden langabetuak jarduteko obrak sortzen zituen eta nahiz eta hasieran nolabaiteko babesa ematen zuen obra martxan jartzeko, printzipio kooperatiboaren pean jardutean zuen organizazioak. Erakundea jardunean izan zen 1848ko otsailaren 27tik 1848ko ekainaren 20ra arte.