Lara leinua Gaztelako Koroaren noblezia-feudalaren leinu nagusienetariko bat izan zen, XIV. mendean Bizkaiko jaunak izan zirenak[1].
Leinua Burgosko Lara de los Infantes herrian jatorria zuen. Bere adarretako bat izan zen Manrique de Lara leinua Espainiako handikia da bitan: Naiarako dukerria eta Aguilar de Campooko markeserria.
Lara leinuak Gaztelan, Leonen, Galizian eta Andaluzian hainbat ondasun izan zituen[2]. IX. eta XIV. mendeen artean, eragin handia izan zuen Gaztela eta Leongo erresumen politikagintzan: batzutan erregearen alde (Álvaro Núñez Larakoa Henrike I.a Gaztelakoaren erregeordea izan zen) eta bestetan kontra. Petri I.a Gaztelakoak leinua desjabetu zuen, Henrike II.a Gaztelakoak birgaitua izanik.