Larisa Semionovna Latynina — errusieraz: Лари́са Семёновна Латы́нина — edo Larysa Semenivna Latynina — ukraineraz: Лариса Семенівна Латиніна — (Kherson, Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna, 1934ko abenduaren 27a) sobietar gimnasta ohia da. 1956 eta 1964 artean 18 olinpiar domina lortu zituen, 2012an Michael Phelpsek gailendua izan arte Olinpiar Jokoetan dominarik gehien eskuratu zituen kirolaria izanik. Bere lanari esker, Sobietar Batasunak gimnastikaren eskola nagusi bilakatu zen.[1]