Larrugintza

Kanadako larru-merkataria XIX. mendearen amaieran.

Larrugintza da larru finak prestatzeko ofizioa, jantziak, osagarriak eta abar egiteko. Luzamenduz, animalia-larrua erabiliz jantziak egiten dituen industriari edo larruzko gaiak saltzen dituen dendari ere esaten zaio larrugintza. Ezagutzen den teknologiarik zaharrenetako bat da, historiaurreraino atzera egin behar da, eta, ziurrenik, jantziak egiteko modurik zaharrena.

Larrua, bereziki behi-aziendatik lortutakoa, janzkeran artikulu estandarra da gaur egun, baina larruzko jantzien ospeak murrizketa handia izan du azken urteotan, animalia gutxi batzuen espezie batzuk babesteko kontzientziazioa dela eta, bai CITES bezalako akordio eta ahaleginen aldetik, bai mugimendu eta gobernuz kanpoko erakundeen aldetik. Jantziak egiteko, erabiltzeko eta mantentzeko zainketa bereziak behar direnez, tradizioz luxuzko artikulutzat hartu izan da; jantzi batzuk, erbinude zuriz egindakoak kasu, sinbolikoak izan dira zenbait kulturatan, erregeetako janzkerari dagokionez.


From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Nelliwinne