Las Cogotas

Las Cogotas
Kultura ondasuna
Datuak
Estatu burujabe Espainia
Autonomia Gaztela eta Leon
ProbintziaÁvilako probintzia
UdalerriaCardeñosa
Koordenatuak40°43′39″N 4°42′04″W / 40.727469°N 4.701075°W / 40.727469; -4.701075
Map

Las Cogotas Ávilako probintziako Cardeñosa udalerrian dagoen aztarnategi arkeologikoa da. Muino eta gotorleku batean kokatua, sekuentzia estratigrafiko bat ekarri zuen, bi aldi handitan banatua izan zena, bien artean hiato bat zuela, bata Azken Brontzearena (Cogotas I) eta bestea bigarren Burdin Aroaren hasierakoa (Cogotas II). Las Cogotasen ikerketari esker hobeto ezagutu ahal izan ziren erromatarren inbasioaren aurreko penintsulako bizimoduak.

Juan Cabrék induskatu zuen 1920ko hamarkadan, eta betoien aztarnategi nagusia da. Betoia kultura zeltako herria zen, Burdin Aroan gaur egungo Ávila eta Salamanca probintzia osoak eta Toledo, Zamora, Cáceres eta Portugalgo Trás-os-Montes zati bat hartzen zituen eremu zabal batean bizi izan zena.[1]

  1. Almagro-Gorbea, M.; Ruiz Zapatero, G.. (1993). Madril: Actas.

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Nelliwinne