Lastozko gizonaren falazia argumentu eta falazia mota informal bat da. Honen bidez, argumentu bat gezurtzearen itxura ematen da, baina eztabaidaren lerroa/bidea jarraitzen ez duen ideia baten bidez egiten da, hau da, eztabaidatu ez den zerbaiten aurka egiten du; ondorioz, oinarrizko gaia ez da benetan gezurtzen, itxura soila da.[1] Falazia mota hau gauzatzen dutenak “lastozko gizon bat erasotzen” ari direla esan ohi da.
Lastozko gizonaren argumentuak aurkariaren proposizioa gezurtu izanaren ideia edo ilusioa sortzen du, proposizio hau beste proposizio batengatik isilpean aldatuz, eta ondoren proposizio berri eta faltsu hau gezurtuz, aurkariaren benetako proposizioa gezurtu beharrean.[2][3] Lastozko gizonaren argumentuak historian zehar eztabaida polemikoetan erabili izan dira, batez ere, emozio-karga haundiko eztabaidetan. [4]