Laterango III. Kontzilioa | |
---|---|
Mota | sinodo Lateran council (en) |
Denbora-tarte | 1179ko martxoaren 5a - 1179ko martxoaren 19a |
Argumentu nagusia | Konklabe Katarismo |
Laterango III. Kontzilioa Erroman egin zen, bertako San Joan Laterangoaren basilikan eta hortik izena datorkio. 1179ko martxoan egin zen, hiru saioetan. Eliza Katolikoaren arabera, hamaikagarren Kontzilio Ekumenikoa eta Mendebaldean egindako hirugarrena izan zen. Alexandro III.ak deitua, helburu nagusiak katarismo edo Albitarren eta Valdensenen aurkako neurriak hartzea ziren. Halaber, simoniaren gaia aztertu zen eta Elizaren partaideen morala bideratzeko neurriak hartu ziren ere bai. Kontzilio honen eta IV. aren ondorio bat 1209an Albitarren aurkako Gurutzada martxan jartzea izan zen.[1]