Lau denborako motor

Lau denborako motor
reciprocating engine (en) Itzuli
Lau denborako zikloa Irudi gehiago

Lau denborako motorra edota lau aldiko motorra ziklo oso bat burutzeko lau denbora edo aldi behar dituen aldizkako barne-errekuntzadun motor-mota bat da. Alphonse Beau de Rochas ingeniariak asmatu eta 1876an lehenbiziko aldiz Nicolaus Otto ingeniari alemanak arrakastaz gauzatu zuen, gerora Étienne Lenoir eta Rudolf Diesel asmalariek era berberean gauzatzea lortu zutelarik. Lau denborako zikloa delakoa denbora gutxiago dituzten zikloak baino eraginkor eta fidagarriagoa da, bestalde bi denborako zikloak baino kutsadura gutxiago sortzen du, halaber zati mugikor gehiago ditu, aldiz bera maneiatzeko gidariaren trebezia gehiagoren beharra du eta potentzia berdina duen bi denborako motor bat baino astunagoa da.

Lau denborako motor batek bi eratara funtziona dezake:

  • Otto zikloaren edo eragindako pizte baten bidez.
  • Diesel zikloaren edo konpresio bidezko pizte baten bidez.

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Nelliwinne