Lauko Aliantzaren Gerra | |||
---|---|---|---|
![]() | |||
Data | 1717ko abuztuaren 22a-1720ko otsailaren 17a | ||
Lekua | Europa, Ipar Amerika | ||
Emaitza | Aliatuen garaipena | ||
Gudulariak | |||
| |||
Buruzagiak | |||
| |||
Lauko Aliantzaren Gerra (1717–1720) Filipe V.a Borboi Espainiakoaren (Gaztelakoaren), bere emazte Elisabet Farnesio eta haien ministro buru Giulio Alberoniren anbizioen emaitza izan zen, Vienako Habsburgoen onuran Gaztelako (Espainiako) familia adarrak galdutako Italiako lurraldeak berreskuratu nahi izan baitzituzten, baita beharbada Frantziako tronua eskuratu ere.
Filipe V.a eta Espainiako Koroa Britainia Handi, Frantzia, Austria eta Herbehereetako Errepublikaren aliantza baten kontra borrokatu ziren (geroago Savoiak ere bat egin zuen haiekin), baita gerra galdu ere. Borrokak 1717an hasi baziren ere, gerra ez zuten deklaratu 1718ko abendu arte. 1720ko otsaileko Hagako Itunak gerraren azkena ekarri zuen.
Ondorioz, berretsi egin zen Espainiako (Gaztelako) Koroak Europan zituen domeinu gehienen galera, eta Filipe V.ak Siziliari eta Sardiniari uko egin zien.