Betty Joan Perske (Bronx, New York, 1924ko irailaren 16a - New York, 2014ko abuztuaren 12a[1]), askoz ere ezagunagoa Lauren Bacall ezizenez, estatubatuar modelo eta zinema zein antzerkiko aktorea izan zen. 1945-1957 bitartean Humphrey Bogart aktore ospetsuaren bikotekidea izan zen.
Bere antzezlan ezagunenen artean honako hauek daude: To Have and Have Not (1944), The Big Sleep (1946), Dark Passage (1947), Key Largo (1948), How to Marry a Millionaire (1953), Designing Woman (1957), Murder on the Orient Express (1974) eta Dogville (2003).
1992ko Donostiako Zinemaldian Donostia Saria eta 2009an Ohorezko Oscar Saria jaso zituen.