Laurent Fignon (1960ko abuztuaren 12a, Paris – 2010eko abuztuaren 31, Paris) frantziar txirrindularia izan zen.
Bere ibilbide profesionala 1982 eta 1993 bitartean luzatu zen, denera 81 garaipen beraganatu zituelarik, horien artean: 1983 eta 1984ko Frantziako Tourra, 1989ko Italiako Giroa, 1988 eta 1989ko Milan-San Remo eta 1986ko La Flèche Wallonne lasterketak, eta 1982 eta 1990eko Nazioarteko Kriteriuma.
Gogoangarria izan zen bestela 1989ko Tourrean Greg LeMondekin edukitako lehia estua, sailkapen orokorrean azkenean amerikarraren alde geratu zena. Azken etapa arte oso parekatuta iritsi ziren, eta erlojuz kontrako proban 8 segundoko aldearekin irabazi zuen LeMondek eta horrela lasterketa bera, inoizko tarterik txikiena izan zena txapelduna eta txapeldunordearen artean. Halaber, bigarren postua lortu zuen Giroan ere 1984an.
Aparatu digestiboko minbiziak jota hil zen 50 urte bete berriak zituelarik.