Lauri Kristian Relander (Kurkijoki,1883ko maiatzaren 31 – Helsinki, 1942ko otsailaren 9a) Finlandiako bigarren presidentea izan zen 1925etik 1931ra.
Filosofia eta agronomia ikasi zituen Helsinkiko Unibertsitatean eta Nekazaritza Ligan sartu zen. 1910etik 1913ra eta 1917tik 1920ra diputatua izan zen eta 1917an alderdiko buruzagietako bat zen. 1919an parlamentuko presidente hautatu zuten eta 1920an Viipuri probintziako gobernadore izendatu zuten.
1925ean Finlandiako presidente hautatu zuten. Ezkerrari eskatu zion demokrazia onartzea eta eskuinari errepublika onartzea. Kanpo-politikan finlandiarren isolamenduak jarraitu zuen.