Laverne Cox | |
---|---|
(2014) | |
Bizitza | |
Jaiotza | Mobile, 1972ko maiatzaren 29a (52 urte) |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Lehen hizkuntza | ingelesa |
Familia | |
Haurrideak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | Marymount Manhattan College (en) Alabama School of Fine Arts (en) Indianako Unibertsitatea Bloomingtonen Fashion Institute of Technology (en) |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | zinema ekoizlea, aktorea, telebista-aktorea, LGBT ekintzailea eta zinema aktorea |
Lantokia(k) | Alabama |
Jasotako sariak | ikusi
|
lavernecox.com | |
|
Laverne Cox (Mobile, Alabama, Ameriketako Estatu Batuak, 1972ko maiatzaren 29an) aktore, telebistako reality-etako izar, telebistako ekoizle eta LGBTen defendatzaile estatubatuarra da. Netflixeko Orange is the New Black telesailean Sophia Burset izeneko pertsonaia antzezteagatik ezaguna da. Horri esker, Primetime Emmy Saria irabazteko hautagaia izan zen antzezpen onenaren kategorian.
Laverne Cox emakume transgeneroa da, komunitate honen eskubideen defendatzaile. Bereziki, ikus-entzunezkoen alorrean pertsona transek duten rolaz egin du aktibismoa: Disclosure dokumentala ekoitzi zuen alor horretan, hain zuzen.[1]