Laztabina altzairuzko edo burdinazko barra bat da, muturretako batean daratulu moduko bat duena, harriak zulatzeko erabiltzen dena[1]. Hargintzan erabil daiteke harri blokeak ebakitzen laguntzeko, edo meatzaritzan, leherkariak sartzeko.
Harri-zulatzaileen euskal herri kirolean erabiltzen den tresna ere bada[2].
Sinonimoa barrena da, gaztelaniazko hitz bertsua.