Laztantxu eta Betargi | |
---|---|
Datuak | |
Idazlea | (1957) |
Argitaratze-data | 1957 |
Generoa | Eleberria |
Hizkuntza | euskaraz |
Herrialdea | ![]() |
Orrialdeak | 119 |
Datu gehigarriak | |
Lehenengo edizioa Baionan A. Lertxundi izenarekin. |
Laztantxu eta Betargi Seber Altuberen (1879-1963) eleberri bakarra da, Baionan, zentsuratik at, A. Lertxundi izengoitiarekin, 1957an plazaratu zuena. Liburuan Espainiako Gerra Zibilaren benetako gertaera batzuk azaltzen ditu, Arrasturi izeneko herri batean kokatuta, zalantzarik gabe Arrasate. Moldez eta edukiez oso liburu tradizionala eta eleberri bezala gutxi landua da, baina urte horietan gerraren inguruko gertaerak azaltzen dituen bakarrenetariko bat izan zen. Bigarren edizioa Juan San Martinen hitzaurrearekin plazaratu zen; haren iritziz eleberri hau "gure historiaren lekukotasuna" da.[1]