Le Soir ("arratsaldea" euskaraz) berlindar formatuan eginiko belgiar egunkari bat da. Le Soir 1887an fundatu zuen Emile Rosselek. Belgikako frantsesez idatzitako egunkaririk ospetsuena da. La Libre Belgique bezalako bere lehiakide kontserbadore-katolikoekin alderatuta, Le Soir sozialki aurrerakoia bezala ikusia da, eta nabarmenki federalista arlo politikoan.