Le Tombeau de Couperin | |
---|---|
![]() | |
Jatorria | |
Sorrera-urtea | 1917 |
Argitaratze-data | 1918 |
Estreinaldi-data | 1919ko apirilaren 11 |
Izenburua | Le tombeau de Couperin |
Mugimendua | inpresionismoa |
Ezaugarriak | |
Egile-eskubideak | jabetza publiko |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Maurice Ravel |
![]() ![]() ![]() |
Le Tombeau de Couperin (Couperinen hilobia) Maurice Ravel konposatzaile ziburutarrak 1914 eta 1917an idatzi zuen sei zatitan banatutako pianorentzako suite bat da. Lehen lau zatiak konposatzaileak berak orkestratu zituen 1919an.
Izenburuko Tombeau (hilobia) hitzak XVIII. mendean erabili zen musika omenaldi bati erreferentzia egiten dio. Honela ziburutar konposatzaileak François Couperin eta mende horretako barrokoko musika frantziar guztia omentzen zuen. 1914an prestatzen hasia, musika lan hau ia erabat 1917an idatzia izan zen Ravel, gaixorik, gerra frontetik baztertua izan zenean, Lehen Mundu Gerran parte hartu zuenean. Zatietako bakoitza musikariaren gerran hildako lagun bati eskainia dago. Lanaren izaera bareak, konposatua izan zen garai zurrunbilotsu eta ekaitztsuarekin kontrastatzen du.
Pianoarentzako bertsioaren estreinua Marguerit Longen kargu egon zen 1919ko apirilak 11n. Orkestrako bertsioa 1920ko otsailak 28an estreinatu zen.
Suitea osatzen duten zatiak honako hauek dira: