Le locataire (euskaraz Maizterra), 1976ko Roman Polanski poloniar-frantziarrak zuzendutako beldurrezko film bat da. Roland Topor frantziar idazlearen Le locataire chimérique (1966) eleberrian oinarritua dago. Roman Polanski, Isabelle Adjani, Melvyn Douglas, Jo Van Fleet, Rufus eta Shelley Winters aktoreek antzeztu zuten.
Roman Polanskiren Apartamentuaren Trilogia osatzen duten hiru filmeetako bat da, besteak Repulsion (1964) eta Rosemary's Baby (1968) dira.